Ezkutuko auzoa
Ordua
16:00
Tokia
Europa Plaza, Donostia ( EHUko Carlos Santa María liburutegiaren ondoan)
Salneurria
Doan
Emailea: Iñigo Irureta - Arkitektoa eta hezitzailea
Jarduera hau Urban Fauna Resort proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektuak artearen eta hiri-biodibertsitatearen arteko harremana aztertzen du, intsektuentzako babesleku gisa pentsatutako hiru instalazio artistikoren bidez.
Iñigo Irureta arkitektoak gidatuko du Maider de la Fuente eta María Zufiaurren Geltoki bizia lanean inspiratutako tailer hau. Instalazio artistiko honek geldialdi bat eskaintzen die hainbat espezieri, atseden hartu eta ingurua behatzeko. Eskultura bizidun gisa sortua, lasaitasunerako espazio bat eratzen du, normalean oharkabean igarotzen diren baina hiria bizi eta aberasten duten izaki txikiak goratzeko eta ikusgai egiteko.
Tailerrak hiri-faunarentzako babeslekuak diseinatzea eta modu kolektiboan eraikitzea proposatzen du, birziklatutako materialak eta elementu naturalak erabiliz. Emaitza mikrohabitaten hainbat moduluz osatutako instalazio kolektibo bat izango da; berreskuratutako materialekin eraikitako moduluak konposizio modular baten bidez antolatuko dira.
Urban Fauna Resort Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Chillida Leku museoaren arteko lankidetza da, eta BiArtekomugi proiektuaren barruan kokatzen da. Esperientzia eraldatzaile horrek zientzia, artea, teknologia, mugikortasun aktiboa eta herritarren parte-hartzea uztartzen ditu