Fermin Leizaola Baskongadan sartu zen artzaintzari buruzko hitzaldi batekin

Etnografia

Asteazkena, 2017eko urriaren 18a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Harrera hitzak Juan Bautista Mendizabal Baskongadako lehendakariarenak izan ziren "Aretoa bete betea dago, horrek zerbait esan nahi du Fermin". Azkeneko hitzak EAEko kide den PAco Etxeberriarenak izan ziren. Ferminek EAEn sartzeko hitzaldia egin zuen artzaintzari buruzko hitzaldi batekin : "La evolución de las técnicas del pastoreo vasco" .

Leizaolak eskerrak emanaz hasi zuen bere aurkezpena eta Aranzadin egindako lehen urratsak gogoratu zituen. 1958.urtean, orain dela ia 60 urte eman zuen bere izena Aranzadiko Zientzia Elkartean. Elkarte honi buruz informazioa lortu zuen bere arrebak eman zion eskuorri batengatik. Bere aitari eskerrak eman zion "enpirismoa" erakutsi ziolako. Horrez gain, bere emaztea Miren eta bere bi alabak Uxue eta Aizpeari eskerrak eman zien informatikako kontuetan emandako laguntzarengatik.

FERMIN LEIZAOLA