
Gipuzkoako fungi dibertsitatearen katalogo digitala

Mikologia / Espezieen identifikazioa, Habitaten jarraipena eta kontserbazioa
Proiektu honek honako helburuak ditu:
- Gipuzkoako lurraldean onddoen dibertsitatea inbentariatu.
- Mikologiaren ezagutza sustatu, ingurunea ikertuz eta, pertsonak eta erakundeak zientzia mikologikoan aholkatuz.
- Mehatxatuak edota intereseko espezimen fungikoak aztertu eta baloratu.
- Babestutako espezimen jarraipenerako proposamenak egin.
- Aranzadiko Zientzia Elkarteko web orriaren bitartez, Ikerketa proiektu hoen emaitzak komunikatu.
Proiektu horren helburu nagusia, Gipuzkoako lurraldean onddoei buruz dagoen ezagutza-hutsunea betetzea izan da. Bertako onddoen biodibertsitatea hobeto ezagutuz gero, kudeaketa eraginkorragoa egin ahal izateko, espezimenen egoera, interes edo mehatxatuak izan daitezkeenak eta horien habitatak egoki kudeatzeko edota kontserbatzeko proposamenak helaraztea.
Gipuzkoan, prozesatu diren onddo espezimen kronologia:
Gipuzkoan prozesatu zen aurrenengo bilketa Psilocybe coprophila espezimenarena izan zen. Zaldi gorotzen gainean. Berastegi-Antsolitz. 1978-11-01.
Proiektuaren norabidea:
Katalogo hau egin eta mantentzeko prozesuen laburpena:
- Kontserbazioaren aldetik Gipuzkoako lurraldean dauden intereseko espezimenak aztertu eta baloratuko dira.
- Lurraldean azaltzen diren espezie exotiko edota inbaditzaileak identifikatuko dira bere egoera azalduz.
- Proiektuan erasten den txostenean, katalogo digitalaren erabiltzeko pausoak adierazten dira.
GEHIAGO JAKITEKO
Katalogoan azaltzen diren espezie guztien ugaritasun eta maiztasunen indizea adierazten da.
GEHIAGO JAKITEKO
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasunaren departamentuak, biodibertsitatearen ezagutza eta kontserbazioaren bidetik, Gipuzkoako fungi dibertsitatearen ikerketa proiektu hau bultzatu du.