Aranzadik Gure Basoak, Gipuzkoako basoei buruzko euskarazko erreferentziazko gidaren 3. edizioa agitaratu du
Botanika / Botanika, Dibulgazioa
Larunbata, 2026eko martxoaren 21a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 2 minutu
Gidaliburu guztiz intuitiboa da, eta zuhaitzen mundua arrotz zaienei zuzenduta dago. Gipuzkoako basoen altxorrak urratsez urrats ezagutuko dituzte.
Datorren larunbatean, martxoak 21, ospatuko den Basoen Nazioarteko Eguna dela eta, Aranzadi Zientzia Elkarteak "Gure basoak. Gipuzkoako basoak eta basoetako landareak ezagutzeko gida" hirugarren edizioa aurkeztuko du. 2020ean argitaratu zen lehen aldiz, eta harrera ezin hobea izan ondoren berrargitaratu da. Obra hau euskara hutsez idatzita dago eta Gipuzkoan kokatuak dauden basoei buruzko lehen mendi-gida gisa finkatu da. Gida honen helburua da Gipuzkoan aurki ditzakegun baso-habitaten berri ematea, basoen egitura eta osaera ezagutzea eta paisaia ezagutzea. Horrela, irakurleek basoko ekosistema naturalen aberastasuna ezagutuko dute.
Mikel Etxeberriak, liburuaren egilekide Mikel Etxeberriak dioenez, “azken urteotan gizarteak hirietara jo du, landa inguruneak alde batera utzita. Joera gero eta nabarmenago horrek eragin negatiboa izan du gure inguruko natura-ondarean eta landa-inguruneko kultura-transmisioan, eta ondorioz, ezagutzan”.
Aranzadiko Botanika Sailak ahalegin handia egin du (bai langileena bai boluntarioena) monografia hau argitara ateratzeko. “Gizarteak, oro har, garrantzi gutxi ematen die landareei, zuhaitzei, habitatei eta basoei”. Gure taldean hori guztia baloratu nahi dugu, ingurune naturala ezinbestekoa baita gure bizitzarako”, zioen Etxeberriak.
Hariztiak, pagadiak, ameztiak, haltzadiak, artadiak eta landaketak dira irakurleak lan honetarako egindako ilustrazioen bidez aurkitu ahal izango dituen 7 habitat. Mikel Etxeberriak azaldu duenez, “ez da beharrezkoa landare-espezie bakar bat ere ezagutzea, ez eta haien izenak jakitea ere, begien aurrean duguna ezagutzen eta habitatak bereizten ikasteko; izan ere, liburuan arreta berezia jarri zaio, errazago identifikatzeko”.
Gainera, urte osorako hainbat jarduera proposatzen ditu liburuak, natur ingurunearen babesa eta kontserbazioa sentsibilizatzeko eta garrantzia emateko.
Gida hau lan berezi bihurtzen du ilustratzailearen lanak, ez baita argazkirik erabili. Raúl Domínguez-ek liburu honetarako berariaz egindako ilustrazioak erabili dira. Ilustratzailearen hitzetan, “marrazkiak abantaila batzuk ditu gaur egun indarrean dagoen argazkiaren aldean. Espezie bat deskribatzeko orduan, hura identifikatu eta ulertzeko behar diren ezaugarriak dituen adibide ideala marrazten da”.
Martxoaren 21etik aurrera gure webgunean jarriko da salgai. (https://aranzadi.myshopify.com/eu)