Hondarribiako setioa - 500. urteurrena
Ordua
9:15 - 14:00
Tokia
Hondarribiako paradorea Armas enparantza, 14
Salneurria
Doan
1524ko apirilak 29an Hondarribia konkistatua izan zen.
2024. urtean 500. urteurrena betetzen da.
Gertaerak ondorengoak dira, laburki:
Hondarribiko setioa Nafarroako Erresuma independentea berrezartzeko hirugarren saiakerak porrot egin ondoren gertatu zen. Nafar-gaskoien armada Hondarribia hartu eta bertan gotortu zen 1521eko urritik, eta Karlos V.aren indarrak hiribildua beren eskuetan hartzen saiatu ziren. 1523ko uztailetik, setioa jarri zioten.
XVI. mendeko Hondarribia egun baino handiagoa zen izan ere ia Irun guztia eta Hendaia eta Behobia zatiak barnean zituen. Hiribildua eta gotorlekua muino batean zegoen, harresiz, mendi eta itsasoz inguratuak Bidasoaren bokalean.
Mugan izateagatik ez ezik bere ezaugarri orografikoengatik ere Karlos V.ak eta Frantzisko I.a Frantziakoak bereganatu nahi zuten hiribildua. Hori zel eta, errege biek ordezkari hautatu zituzten Hondarribia eta Hendaia artean zeuden uretan mugak jartzeko, lehen hitzarmenen bidez egina.
1523 eta 1524 arteko neguan Karlos V.ak Frantzisko I.a Frantziakoaren aurkako kanpaina antolatu zuen, Tolosa, Nafarroa Beherea, Baiona eta Hondarribia kontrolatu nahi zuena. Kanpainak 24 egunetan kale egin zuen, desertzio eta gaixotasunak jota armadaren lauren bat galdu zuelako. Gainontzeko tropak berriz elkartu eta Hondarribiko setioan zegoen armadari lagundu zion.
Gertaera kate luze baten ondoren, 1524ko otsailaren 2an gotorlekua bonbardatzeari ekin zioten eta laster hasi ziren amore emateko negoziaketak. Otsailaren 27an frantziarrek gaztelua utzi zuten. Nafarrak eta biarnesak baino ez ziren geratu Hondarribian, horietatik nagusiena Petri Nafarroakoa Erresumako mariskala izanik. 1524ko otsailaren 29an, Karlos V.a enperadoreak berari aurka egindako nafarren barkamen partziala agindu zuen, berari leialtasuna zin egin eta haien posizio politikoaren "errua" onartzen bazuten; aukera hori eskaini zitzaion Petri III.a Nafarroako mariskalari ere, artean Hondarribian zegoela, baita Hondarribiko beste setiatu batzuei ere. Apirilaren 29an errenditu ziren.
Oroimen historikoa berreskuratu eta iragana egongo erronkei erantzuteko irakasgai gisa erabili.
1.- Gertaera historikoak ezagutu.
2.- Gertaeren ondorioak aztertu.
3.- Gaur egungo gizarteak dituen arazoei aurre egiteko tresna erabilgarri bilakatu.