Hurrengo astean hasiko dira XXXVI Etnografia Jardunaldiak
Asteartea, 2015eko azaroaren 3a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Aurtengoan, hitzaldiek honako gaiak izango dituzte ardatz: etnografia, kultur antropologia eta Antxon Agirreren biobibliografia eta dokumentazioa. Euskal Herrian lanean ari diren gizarte antropologian eta etnografian adituek emango dituzte hitzaldi hauek. Lau egunetan zehar hizlariek gure kultura tradizionalaren eta garaikidearen zenbait ikuspuntu jorratuko dituzte.
Informazio gehiago: ETNOGRAFIA JARDUNALDIEN TRIPTIKOA