Iñaki Lizaso Ibarguren

Hondarribia, 1978

Astronomia

Espezialitatea
Astroargazkilaritza

Biografia

Iñaki Lizaso Ingeniaria da elektronikan eta Aranzadi Zientzia Elkarteko bazkidea 1999 ezkeroztik, astroargazkigintzan aditua da non argazkien esparruan dirau bere ekina.

Hainbat astroargazki espedizio-irteera egin ditu, horien artean Errumaniara, AEB-tara edo Txilera Eguzki eklipseak argazkitzeko, Aurora polarrak behatzeko Kanadara eta beste hainbat Ilargi eklipse argazkitzeko. Ilberriro eguzki sistematik haratago dauden objektuak argazkitzeko irteeretan murgildurik dago bereiziki. Bere lanak nazioarteko medio espezializatuetan eta sare sozialetan argitaratzen ditu.

2008tik bederatzi urtez jarraian japoniar teleskopio fabrikatzaile baten erabiltzaileei, arazo teknikoak konpontzen, ekipoak konfiguratzen eta martxan jartzeko sustengua ematen jardun zuen.