Jaizkibelgo landareak ezagutzeko gida
Botanika / Dibulgazioa, Habitaten jarraipena eta kontserbazioa
Asteartea, 2022eko irailaren 13a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 3 minutu
Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Astea ospatuko da Hondarribian. ‘Konbinatu eta mugitu’ lelopean, aurkezpen prentsaurrekoa gaur goizez burutu da Udaletxeko Areto Nagusian, eta han izan dira Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotzia, Anais Mitxelena Aranzadi Zientzia Elkarteko ordezkaria, eta Manu Eizagirre, Balazta Elkartearen izenean.
“Mugikortasunaren Europar Astea sentsibilizazio kanpaina bat da, hiritar guztiei zuzendua, azaltzeko ibilgailuaren erabilera irrazionalak hirian –osasun publikoan nahiz ingurumenean- sor ditzakeen ondorio negatiboak eta garraiobide iraunkorragoak erabiltzeak –besteak beste garraio publikoak, bizikletak eta oinez ibiltzeak- dituen onurak” esan du Juan Luis Silanes zinegotziak.
“Aurten, aste osoan egunero ekitaldi bat antolatu dugu, eta ezinbesteko laguntza eskaini digute Balazta Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Eskerrak eman nahi dizkiet publikoki. Mugikortasun jasangarrian laguntzea denon ardura da eta zentzu horretan jarraituko dugu lanean” gehitu du Silanesek.
Anais Mitxelenak Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu duen “Talaia bidea jarraituz” ekimena zehaztu du. “25 lagunentzako irteera bat egingo dugu. Elkarrekin oinez egin nahi dugu Talaia bidearen zati bat Jaizkibelgo landareak ezagutzeko. Hortarako eta horrekin lotuta, euskaraz, gazteeraz eta frantsesez liburuxka interesgarri bat egin da, Jaizkibelgo landaredia aberatsaren berri zehatza izateko. Oso interesgarria dela iruditzen zaigu”.
Manu Eizagirrek Balazta Elkartearen aldetik honakoa gehitu du. “Gure aldetik, larunbateko Bizikleta Festa eta astearteko Nagusikleta antolatzen dugu. Ilusio handiz egiten dugu. Bide batez, dei egiten dugu ere hiritarrari erabiltzen ez dituzten bizikletak emateko, bigarren erabilpen bat eman ahal izateko”.
Egutegia honakoa da:
OSTIRALA 16
19.00 Bizikleta eta Osasuna (Kepa Lizarraga). Kultur Etxea
Bizikleta, gaur egun, jostailu edo kirol tresna bat baino askoz gehiago da: planetaren, hirien eta pertsonen osasunean eragin dezake. Kepa Lizarragak bizikletaren paperari buruz hausnarraraziko digu “Bizikleta eta Osasuna” hitzaldian.
LARUNBATA 17
11:00 Bizikleta festa. San Pedro kalean
Bizikletaren inguruko hainbat jarduera/jolas egingo ditugu: zaldunen txapelketa, kukaña bizikletan, motelen lasterketa, gold sprint, etab.
IGANDEA 18
10:30 Bizikleta martxa. Gernikako arbola plaza
Hiriko kaleetatik bizikleta martxa familiarra.
11:30-14:30 Village vélo. Kasino Zaharreko lorategietan
Bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko hainbat jarduera biltzen dituen azoka. Bertan, haurrek eta familiek trebetasun zirkuitu batez, eskulan eta diagnostiko mekanikoko tailerrez eta hainbat jolasez gozatu ahal izango dute.
ASTELEHENA 19
17:00 Talaia bidea jarraituz /Higer Itsasargian
Izena eman: www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi
Elkarrekin oinez egingo dugu Talaia bidearen zati bat Jaizkibelgo landareak ezagutzeko
ASTEARTEA 20
16:00 Nagusikleta. San Gabriel Egoitzan
Adinduak hiriko kaleetatik trizikloan paseatuko ditugu.
ASTEAZKENA 21
18:30 Mugikortasun mahaia, Udaletxeko Areto Nagusian.
OSTEGUNA 22
8:35 Bizibusa. Martxoak 8 plaza
Talaia Bordari ikastetxeko haurrak elkarrekin joango dira eskolara bizikletaz