
Biografia
Kimika Zientzietan lizentziatua. 1983an hasi zuen bere ikerketa ibilbidea. Mutrikuko eta Debako etno-historiaren inguruan ikerketak egin ditu, artzain-korten, baserrien, antzinako bideen, ermiten, karobien edota haizeolen inguruan. 2010etik Errotarri proiektuaren buru da, Euskal Herriko errotarrien harrobiei buruzkoa dena. Saileko beste kide batzuekin elkarlanean aritzen da elurzuloen eta udalerrien arteko mugarrien ikerketetan.
Ibilbidea
- 1983 - 1987
Industria-lubrifikatzaileen planta bateko laborategiko burua. - 1987 - 2010
Industria-lubrifikatzaileak fabrikatzeko instalazio baten arduraduna. - 2010 - 2018
Lubrifikatzaile bereziei buruzko aholkularitza eta ikerkuntza. - 2010 - gaur egun
Errotarrien inguruko Atlas Meulières nazioarteko taldean parte hartzen du.