Jon Obaldia Undurraga
Gasteiz, 1990
Espezialitatea
Burdin Aroa, Erromanizazioa, Erromatar Arkeologia militarra.
Biografia
Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (Bilboko campusa), 2015ean. Arkeologian unibertsitate arteko masterra Granadako Unibertsitatean, 2020an. Hainbat indusketa arkeologikotan parte hartu du Aranzadirekin 2010etik. 2018tik, bazkide aktiboa da, eta Aranzadiko Historiaurreko Arkeologia Saileko kidea.
Parte hartu duen lanak eta kolaborazioak Euskal Herriko Burdin Aroan oinarritu dira nagusiki, nahiz eta beste gai batzuetan ere parte hartu duen, hala nola Erdi Aroko Arkeologian edo Gerra Zibileko hobi komunen deshobiratzean.
2018az geroztik, Arabako Burdin Arora bideratutako ikerketa-proiektu propioak zuzentzen ditu, eta Babio (Izoria) bezalako aztarnategietan esku hartzen du.