Judith López de Heredia Martínez de Sabarte
Gasteiz, 1985
Espezialitatea
Zeramika teknologia, Burdin Aroa
Biografia
Euskal Herriko Unibertsitateko lizentziatua (2007) eta doktorea (2014).
Ikerketa gai nagusia Bigarren Burdin Aroko zeramika da, ikuspegi orokorretik begiratuta: lehengaien azterketa (orri meheen analisia, X-izpien difrakzioa eta X izpien fluoreszentzia); formen eta dekorazio edo apainduren ikerketa; ontzien funtzioen eta erabileren azterketa (analisi teknologikoak eta hondakin organikoen analisia).
Horrez gain, tornuz egindako zeramika nola hedatu eta ezarri zen aztertu du. Aranzadi Zientzia Elkarteko proiektu ugaritan parte hartu du 2004. urtetik: Basagain, Boluntxo, Munoaundiko, Santiagomendi, etab. Gaur egun proiektu bat
garatzen ari da, zeinen helburua den aztarnategi batzuek ekoiztutako zeramikarekin lotutako “lehengaiak” bilatzea, batez ere, buztina eta kaltzio karbonatoak.