Karmele Goñi etnografoa zendu da

Etnografia

Ostirala, 2017eko ekainaren 9a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Bere etnografia lanak Jose Migel Barandiaranek gidatuta egin zituen, batez ere Zerain eta inguruetan zentratuta. 1964az geroztik Etniker-Gipuzkoako kide, Bilboko Euskal Museoaren zuzendari izendatu zuten 1980an eta 1997ra arte haren kudeaketa eta funtsen arduraduna izan zen.


Mila esker eta laster arte Karmele.


Argazkian, Karmele Goñi, Fermín Leizaola eta J.M. Barandiaran, besteak beste, Etniker -Euskalerria taldeen batzarrean. Arbide dorreak (Donostia), 1979.