Koldo Artola Kortajarena

Donostia, 1938

Etnografia

Espezialitatea
Etnolinguistika

Biografia

Ahozko ondarea eta euskalkiak jasotzen ibilbide luzea du, honakoak bereziki Nafarroan eta Iparraldean bilduz. Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoaren egileetako bat da, honetarako inkesta ugari egin zituelarik. Bere urtetako lanaren emaitza gisa, 2014an Ziorditik Uztarrozeraino lana argitaratu zuen, eremu horren baitan izan ziren azken euskal hiztunen testigantzak bilduz. Bere azken argitalpena Solstizioen inguruko ospakizunak Nafarroako zenbait hizkeratan emanak izan da. Ohorezko euskaltzaina da 2004az geroztik.