Scientist Stories
Las mujeres de Aranzadi: Un viaje a la luna
Hala ere, bere lana goraipagarria izan zen, sail honen barruan paper aktiboa hartu zuen, eta kudeaketaz zein ikerketaz arduratzen hasi zen.
1979an III. Astronomia Jardunaldi Nazionalak ospatu ziren, eta ezin bestela izan, Maria Luisa arduratu zen antolaketaz. Horietan, beste probintzia batzuetako zaletu eta profesionalek hitzaldietan parte hartu zuten. Gainera, erakusketa handi bat sortu zen Astronomiako hainbat materialekin, teleskopioekin edo baita ilargi arroka zati batekin ere. Bide batez, jardunaldiak komunikabideetan oihartzun handia izan zuten, garai hartan aitzindaria. Arrakasta handia izan zuen, hein handi batean, Maria Luisak, beste gauza askoren artean, NASAri ilargiko arrokaren lagina, Apollo XVI.aren ale bat, eskatu eta lortzeko ardura hartu zuelako. Izan ere, garai hartan asko hitz egiten zen Ilargirako bidaiei buruz.
Gainera, sailaren berpizte berri honetan, Astronomiako lehen buletinen argitalpenean ere funtsezko zeregina izan zuen. Baina bere lana ez zen hor bakarrik geratu, Sailaren ordezkaria ere izan zen Aranzadiko Zuzendaritza Batzordean, harik eta 1980an zerumuga berrietara joan zen arte.
Beraz, eskerrak eman behar dizkiogu María Luisa Prietori, besteak beste, urte hauetan Astronomia Sailean egindako lan bikainagatik. Zientzia honen esparruan Gipuzkoan erreferente izatea lortu duen saila.