Liburu aurkezpena: "La Navarra papelera del siglo XIX. Un caso singular: la historia de las fábricas de San Miguel y Pastaola a orillas del Río Larraun (1870-1896)"

12
azaroa 2025
Asteazkena

Ordua

19:00

Tokia

San Telmo Museoa

Salneurria

Doan

Lan honek orain arte Nafarroako industrializazioan oso ezaguna ez zen gertakari baten begirada zehatza eskaintzen du: San Migel (Larraun harana) eta Pastaola (Imotz ibarra) paper-fabriken garapena. Ikerketa historiko zainduaren bidez, egileek industria horien testuinguru ekonomiko, sozial eta teknologikoa berreraikitzen dute, garai hartako fabrika-paisaian zuten garrantzia eta Nafarroako landa-ingurune horretan zuten berezitasuna nabarmenduz.

Hizlariak:

MARINO AYALA CAMPINÚN - Papergintzako ingeniari teknikoa eta liburuaren egilea

VÍCTOR PLACENCIA MENDIA - Biólogoa eta liburuaren egilea