Magallanes Teleskopio Erraldoia izango da jardunaldietako izarra
Astronomia / Behaketa astronomikoa
Asteartea, 2024eko urriaren 1a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 3 minutu
Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Sailak luxuzko gonbidatuekin ospatuko ditu bere Jardunaldi Astronomiko klasikoak.
Urriaren 7, 8 eta 9an, Aranzadik 33. Astronomia Jardunaldiak hartuko ditu Zorroagako egoitzan. Jardunaldi horietan Iruñeko Planetarioak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) ere parte hartzen dute. Osteguneko futbol partidan aurreikusten diren segurtasun neurriak direla eta Amara- Anoeta eremua itxita egongo da, beraz urriaren 3rako programatuta zegoen hitzaldia hilak 9an aurkeztuko da.
Jardunaldiak Miguel Roth astronomoak inauguratuko ditu. Roth Giant Magellan Teleskopio ordezkari emeritua da gaur egun, ia hamar urtez teleskopio hau eraikitzeko proiektuaren buru izan baitzen. 1970ean Txileko Unibertsitateko Fisika eta Matematika Zientzietako Fakultatean lizentziatu eta graduatu zen Roth. Ondoren, Fisikan doktoratu zen Txileko Unibertsitatean eta Kaliforniako Unibertsitatean. San Pedro Martiriko (Kalifornia Beherea, Mexiko) Behatoki Astronomiko Nazionaleko zuzendaria izan zen, eta, ondoren, Las Campanas Behatokiaren gidaritza hartu zuen ere, Txileko legezko ordezkari bihurtu zen arte Magallanesko Teleskopio Erraldoia eraikitzeko proiektuan.
Urriaren 7an Magallanes Teleskopio Erraldoia eta mugen arteko zientzia egiteko erronkak hitzaldia aurkeztuko da.
Teleskoio hori Txileko Atacama basamortuan eraikitzen ari da, zeruak esploratzeko Lurreko lekurik onenetako bat. Magallanes Teleskopio Erraldoia (GTM) hurrengo hamarkadan martxan jarriko den mega teleskopioetako bat izatea espero da. Hitzaldi honetan, Miguel Roth 2014tik 2023ra proiektu honen gidari izandako astronomoak, bere esperientzia kontatuko digu. Eta tamaina honetako teleskopio bat eraikitzeko erronka tekniko eta logistikoak errepasatu ahal izango ditu. Gainera, aztertzen saiatuko den arazo astronomikoak azalduko ditu baita ere.
Urriaren 8an DIPCko Yetli Rosas Guevara ikertzailea izango dugu eta Galaxietatik ikusten ez duguna hitzaldia aurkeztuko du. Materia ilunari buruz dakiguna aztertuko da, nola dakigun haren existentziaz eta teleskopio espazialen papera enigma kosmiko honen ulermenean, hala nola Hubble Espazio Teleskopioa eta James Webb Teleskopioa.
Yetli Rosas Guevara doktoratu ondoko ikertzailea da DIPCn, galaxien formazioa eta eboluzioan aditua. Durhameko Unibertsitatean doktoretza lortu zuen zulo beltz supermasiboak ikertzen, eredu kosmologiko hidrodinamikoak erabiliz. Fisikako unibertsitate-gradua egin zuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Bere gaur egungo ikerketa-arloen barruan, simulazio magneto-hidrodinamikoen bidezko galaxia barratuen azterketa dago.
Eta azkenik, jardunaldiak ixteko Iñaki Ordoñez Etxeberria astrofisikoak Eguzki eklipseak: itzalaren bilaketa hitzaldia aurkeztuko du urriaren 9an. Bertan, eguzki-eklipse totalak gertatzeko zein baldintza astronomiko behar diren jakingo dugu. Baita Saros zikloek fenomeno hauetan duten zerrikusia ere. Aztergai izango dugun beste gai bat, Arthur Eddington astronomoak 1919an gertatutako eklipse historikoan datza eta nola lortu zen Einsteinen erlatibitatearen teoria baliztatzea. Gainera, Iberiar Penintsulatik ikus ahal izango diren hurrengo hiru eklipseen xehetasunak ezagutuko ditugu: 2026ko abuztuko eguzki eklipsea, 2027ko abuztuan gertatuko den beste bat eta 2028ko urtarrilean izango den eraztun itxurako eklipsea.
Iñaki Ordoñez Etxeberria, Iruñeko Planetarioko astrofisikoa eta zientzia-dibulgazioan eta ikerketan adituak inauguratuko ditu aurten. Doktore-tesia eta doktoretza-ondokoa Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen, eta Marteko meteorologian eta planeta-kartografian espezializatu zen. Gainera, Unibertsitate honetako Planeta Zientzien Taldeko kide izan zen.
Hitzaldi guztiak Aranzadi Zientzia Elkartearen Zorroagako egoitzan izango dira arratsaldeko 19: 00etan. Sarrera librea eta doakoa da.