Biografia
Biologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (2012) Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa masterduna Euskal Herriko Unibertsitatean (2013).
Landareen ex situ kontserbazio-jardueretan eta flora mehatxatuaren jarraipen zein kultiboan espezializatutako Biologoa.
2012. urtetik Aranzadiko Botanika sailean dihardu eta gaur egun Gipuzkoako Landareen Germoplasma Bankua kudeatzeaz arduratzen den talde teknikoko kidea da. 2019-2020 urte bitartean Saileko zuzendaria.
Ibilbidea
- 2012
Euskal Herriko Unibertsitatea: Biologian Lizentziatua eta Aranzadiko Botanika saileko langilea eta bazkide aktiboa. - 2013
Euskal Herriko Unibertsitatea: Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Masterra.