Maite Errarte Zurutuza
Beasain, 1995
Espezialitatea
Ondare materiala eta museografia
Biografia
2017an Historian Graduatua EHUren eskutik. Ondare materialaren kudeaketa eta museografia izan dira bere zeregin nagusiak azken urteetan. 2018an Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen Etnografia Prestakuntza Bekaren onuraduna izan zen, Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan Ondare Etnografikoan trebatuz. Beka honi esker, Xixongo Pueblu d 'Asturies museo etnografikoan egonaldia egin zuen. Gaur egun, ondare bildumen katalogazio eta gordetzeak, museografia planak edota kultur hedapen proiektuak taldean kudeatzen aritzen da.