Manu Ceberio Rodríguez

Donostia-San Sebastián, 1977

Historiaurrea

Espezialitatea
Megalitismoa, Burdin Aroa eta erromatarren garaia

Biografia

2001ean Deustuko Unibertsitatean (Donostiako Campusa) Historian lizentziatua. 2013an Alcalako Unibertsitatean Museologia eta Museoak masterra lortu zuen. Egun, “Burdina-arotik erromatarren garairako trantsizioa egungo Euskal Herri atlantikoan” doktoretza-tesia egiten ari da.

1998an hasi zen Aranzadirekin lankidetzan eta, ordutik, hainbat arkeologia-lanetan eta historiaurreko zein historiako ondarearen zaintza- eta katalogazio-proiektutan parte hartu du, baita Gipuzkoako ondare arkeologikoaren zaintza- eta katalogazio-lanen koordinatu ere (2006-2009).

2003tik bi arlo nagusiekin lotutako proiektu arkeologikoak zuzentzen ditu. Alde batetik erromatarren garaia eta burdin aroa, Santiagomendiko eta Irigaineko ikerketa arkeologikoak egiten eta Zarauzko Santa Maria la Real eta Santiagomendi aztarnategietako material zeramikoak aztertzen. Beste alde batetik megalitismoa, Biribillondoko aztarnategia, Arribiribilletako zutarria, Keixetako Egiya Hegoa eta Gizaburuako trikuharriak, Mariolako zista, Erroizpeko tumulu eta zistak eta harrespil multzoa ikertzen.

Gainera, proiektu desberdinen zuzendaritzan parte hartzen du: San Adrian kobazuloan Alfredo Morazarekin batera eta Igoin-Akola eta Txoritokietako Estazio Megalitikoetan Jesus Tapiarekin batera, Berrozpin IV eta V trikuharriak industen.

Bestalde, ondare historiko-artistikoaren hedapena lantzen du, hitzaldiak ematen, eta Aranzadiko web-orrian dagoen Gipuzkoako megalitoen bilatzailea bultzatu du.