Tailerra

Botanika / Botanika

Marrazketa eta ilustrazio naturalista tailerra Jaitzubia inguruan

6
ekaina 2025
Ostirala

Ordua

17:00

Tokia

Jaitzubia

Salneurria

Ezagutu marrazkiaren bidez zure ingurunearekin harremanetan jartzeko modu berri bat. Tailer honetan Jaitzubia inguruko espezieak teknika eta ariketa ezberdinekin ilustratzen ikasiko duzu Raúl Domínguez Pazo ilustratzailearen eskutik. Ezagutu lehen eskutik ilustrazio zientifikoa landa-irteera batean, landareen eta animalien berezko habitataren apunteak hartzeko. Tailerra publiko orori zuzenduta dago, aldez aurretik esperientziarik eta marrazketa ezagutzarik izan gabe.

Ez da beharrezkoa material espezifikoa eramatea (tailerrean emango da), baina nahiago baduzu, zeure marrazki-koadernoa eta materialak ekar ditzakezu.