Memoria historikoa eta gertukoa berreskuratzen
1960 - Actualidad
Antropologia / Tokiko memoria historikoa, Egungo memoria historikoa
Azkeneko urte hauetan, oroimen eta giza eskubideen urraketen ikerketa eta berreskurapen proiektu ugari izan dira Gerra Zibiletik gaur egun arteko aldiaren inguruan. Horrelako lanak egin dituzten toki guztietan, dela norbanakoen ekimenez dela erakunde publikoen ekimenez, prozedura mota asko aplikatu dira, eta lurralde bakoitzean zegoen materialera egokitu dira.
Dena den, edozein dela ere darabilten metodologia, ikerketa lanek aukera eman dute Euskal Herriko historia garaikidea zinez markatu duen aldi bat ahanzturatik berreskuratzeko. Gerra Zibilean, frankismoan eta euskal gatazkan gertatu zena jakitea eta ezagutaraztea ezinbestekoa da Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Mandatariaren bulegoak funtsezkotzat ezartzen dituen jarraibideak betetzekotan; hots: Egiarako eskubidea, Justiziarako eskubidea eta Erreparaziorako eskubidea.
Alde horretatik, Aranzadi Zientzia Elkartea aurrendaria izan da, hainbat ikerketa-proiektu historiko egiten, motibazio politikoko indarkeriak azken zortzi hamarkadetan izan duen eragina erakusteko. Horrela, Aranzadik Gerra Zibileko eta diktadurako 5.000 biktima baino gehiago atera ditu lurpetik. Baina, era berean, motibazio politikoko indarkeriari buruzko ikerketak eta dozenaka monografiko egin ditu, historikoak eta antropologikoak, bai memoria historikoaren garaian (1936-1959), bai gertuko memoriaren garaian (1960-gaur egun), betiere giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea kontuan hartuta.
Gaur egun, Aranzadik bi garai historiko horiei buruzko ikerketak egiten ditu. Lan horiek guztiak diziplina anitzeko ikuspegi batetik egiten dira, eta ikerketa, aldi berean, gaiari buruzko zabalkunde- eta dibulgazio-lanak egiten dira.
Tokiko memoria historikoari buruzko webguneak:
Memoria historikoari buruzko argitalpenak (1936 - 1945):
- ALMORZA, K., BUCES CABELLO, J.: Saseta defentsa-sistema: armatutako erresistentzia antifaxista Adunan, Asteasun eta Zizurkilen. 2016.
- ARIZABALETA, I.: Deba 1936-1945: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan. Vol II, 2019.
- ARIZABALETA, I.: Urnieta 1936-1945: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan. Vol II. 2020.
- BUCES CABELLO, J.: Eusko Gudarostea. Eusko abertzaleak, armak eskuan, Espainiako militarren altxamenduaren aurka. Azpeitia, 1936. 2017.
- BUCES CABELLO, J.: Gautegiz Arteaga 1936-1945. Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoko Garaian. 2017.
- BUCES CABELLO, J., QUEREJETA, E.: Gipuzkoako Aldundiko langileak, 1936. 2016.
- BUCES CABELLO, J.: Azpeitia 1936-1945. Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoko Garaian. Vol II.2016.
- BUCES CABELLO, J.: Leioa 1936-1945.Giza eskubideen zapalketa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan. Vol II, 2014.
- ERRAZKIN AGIRREZABALA, M.: Memoriaren izenak: Errepresioa eta giza eskubideen urraketa Tolosan, Gerra Zibilean eta Lehen Frankismo garaian (1936-1945). 2011.
- ETXEBERRIA, F.: Exhumación y análisis de los restos humanos pertenecientes a cuatro civiles republicanos de Torrellas recuperados de una fosa común en Agreda (Soria). 2012
- ETXEBERRIA, F.: El cementerio de las botellas: enterramientos de presos republicanos en el monte Ezkaba (1942-1945): Exhumación y análisis de restos. 2011.
- GOITIA BILBAO, Z.: Bakio 1936-1945: Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta lehen Frankismoan. 2019.
- RODRIGUEZ OÑATIBIA, A.: Errenteria 1936-1945: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan. Vol II / Vol III, 2019.
- SANZ GOIKOETXEA, E.: Zumaia 1936-1945: Giza eskubideen urraketa eta errepresioa Gerra zibilean eta Lehen Frankismoan. / Vol II, 2019.
- SANZ GOIKOETXEA, E.: Aia 1936: Gerra Zibila, errepresio frankista eta Giza Eskubideen urraketa. 2015.
- ZENBAITEN ARTEAN: Lemoatx 1937: Eusko gudarostearen azken garaipena. 2019.
- ZENBAITEN ARTEAN: Enterramientos humanos: excavación, análisis, interpretación [Human skeletal remains: excavation, analysis, interpretation]. 2007.
- ZULOAGA MUXIKA, I.: Alegia 1936-1945: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan. 2019.
- ZULOAGA MUXIKA, I.: Getaria 1936-1945: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan Vol 1. Vol II. 2020.
(1945 - 1975)
-
BUCES CABELLO, J.: Tolosa 1945-1975: Giza eskubideen urraketak eta errepresioa diktadorea hil artean. 2018.
-
BUCES CABELLO, J: Azpeitia 1945-1975: Giza eskubideen urraketak eta errepresioa diktadorea hil artean. 2019.
-
BUCES CABELLO, J.: Azpeitia 1960-2017: Motibo politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk, Azpeitian eta azpeitiarrei gertatuak. 2018.
-
ZENBAITEN ARTEAN: 1968. Gipuzkoa en estado de excepción. 2018.
-
BUCES CABELLO, J.: Proceso de Burgos. Juicio al Franquismo. 2020.
-
BUCES CABELLO, J.: Erandio 1969. Sendatu gabeko zauria. 2021.
Proiektu honetan parte hartu nahi duzu?
Ziur ekarpen asko egin ahal dezakezula eta gure taldean nahi zaitugu.
Ikerlan horiekin, Euskal Herriko herrietan izan diren gertakizun belikoak eta politikoak ezagutarazi dira; baina, horrekin batera, giza faktorean sakontzea izan da helburu printzipala. Hala, urte haiek ikusi zituztenen lekukotasunak hartu dituzte ikerketa prozesu guztietan, bai eta hildakoak edo errepresaliatuak izan dituztenen senideenak ere.
Izan ere, zer gertatu zen ezagutzeko eta ezagutarazteko, ez da aski gure herrialdean errelato historiko global bat osatzea, baizik eta behera jaitsi eta tokian-tokian eta jendez jende izan diren gorabeherak ikertu eta jaso beharra dago.
Hortaz, udalerriz udalerri eta lagunez lagun izan diren bizipenetan sartuta eta sakonduta lortuko dugu gertakizunak fidelki ezagutzea. Alde horretatik, egiaztatu ahal izan dugu nolako rol garrantzitsua izan duen emakumeak Euskal Herriko historiaren aldi dramatiko honetan. Ezagunak dira fronteko kronikak, baita gudariek euskal askatasunen eta 2. Errepublikaren alde eman zutena ere.
Diktadura osoan emakumearen errepresioa ere nabarmena da. Gizarte organikoaren eredua, hierarkizatua, emakumeak etxean giltzapetu zituena eta edozein eskubide ukatzen zien aparatu legegile bat sortu zuena. Eredu hori (frankista) izan zen egungo gizarte patriarkalaren jatorria eta azken hamarkadetako indarkeria politikoan izan zituen ondorioak.
Proiektu hau babestu nahi dut
Zure laguntzak gure gizartea eta ingurune naturala aurrera egiten duten proiektuetan lanean jarraitzeko aukera ematen digu.