Merkurioren igarotzea ulertzeko jakin beharrekoa

Astronomia

Astelehena, 2016eko maiatzaren 9a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Igarotzeak ikusi ahal izateko, babes neurriak hartu behar dira beti. Artizarraren kasuan, honen tamaina kontutan hartuta ez da irudia handiagotzeko tresnarik behar ikusi ahal izateko. Merkurioren kasuan aldiz, teleskopio bat beharko dugu , eta ondorioz babes neurriak areagotu egin behar dira. Ez dugu inondik ere zuzenean eguzkia begiratzea gomendatzen, beti proiekzio bidez behatu behar dugu. Begian galera larriak sor ditzake, beste modu nbatean begiratzeak.

Merkurioren orbita Lurraren plano berean izango balitz, igarotze bat ikusiko genuke behe konjuntzio bakoitzean, hau da, 116 egunero.Merkurioren orbitak ordea, gurearekiko 7ºko inklinazioa du, beraz nodotik gertu daudenean bakarrik ikus daitezke. Gure ikuspuntutik, maiatzaren hasieran eguzkia merkurioren beherunzko nodotik gertu dago, eta gorunzko nodotik gertu azaroaren hasieran. Horregatik bi hilabete hauetan bakarrik eman daitezke merkurioren igarotzeak.

Merkuriok 54 bira ematen dizkio eguzkiari, lurrak 13 emateko behar dituen denbora berean, eta haren 137 bira gure 33 dira. Horregatik igarotzeak ikusi ahal izateko aukerak 13 eta 33 urtero izan ohi dira. Igarotzeak aurreikusteko, lurraren eszentrikotasuna kontutan hartu beharra dago. Planeta eta eguzkiaren arteko diztantzia 46 milioi kilometrotik 70 milioi kilometrotara aldatzen da, eta honek orbita-abiaduran diferentziak sortzen ditu. Azaroan, gorunzko nodotik pasatzen denean, ia perihelioan aurkitzen da (eguzkitik gertuago) eta ondorioz abiadura altuagoa du. Maiatzan afeliotik gertu dago ordea (eguzkitik urrutiago ), beraz abiadura motelagoa izango da, eta behaketarako aukera gehiago egongo da. Kalkulu matematikoen arabera, 13 edo 14 igarotze besterik ez dira ematen mende oso batean.

Maiatzaren 9an igarotze hau ikusteko aukera izango dugu, aurrekoa 2003ko maiatzaren 7an izan zen. Kalkuluen arabera, gertakizun hau 13:12an hasi eta 20:40an amaituko da (bertako ordutegian)

Eguraldia aproposa bada Aranzadi zientzia elkarteko talde batek behaketa publiko bat prestatu du . Donostiako udaletxeko terrazan egongo dira maiatzaren 9an arratsaldeko 4tik aurrera.

OHARRA

Artizarraren igarotzea ikusteko erabili izan ohi ditugun betaurrekoak EZ dira oraingo behaketarako aproposak