Miriam Cubas Morera

Madrid, 1981

Historiaurrea

Espezialitatea
Zeramika Teknologia, Neolitiko-Brontze Aroa

Biografia

Alcala de Henareseko Unibertsitateko Historiako lizentziatua (1999-2004) eta Kantabriako Unibertsitateko Historiako doktorea (Historiaurrea-Arkeologia, 2010). Bere ikerketa-ildo nagusiek kantauri eskualdeko ehiztari-biltzaile gizarteetatik lehendabiziko nekazaritza eta abeltzaintza-taldeetarako trantsizioari erreparatzen diote (Ka VI-V. milurtea), baita zeramika-teknologia agertzeko prozesuei ere.

Egun, zeramika fabrikatzeko sekuentzien analisian dihardu eta, horretarako, karakterizazio makroskopikora eta mineralogikora jotzen du (orri mehea eta X izpien difrakzioa) lehengaiak eta fabrikatzeko metodoak identifikatzearren. Aranzadi Zientzia Elkartearen askotariko proiektutan jardun du lankidetzan 2004. urtetik (Basagain, Linatzeta eta Irikaitz), baina 2011n hasi zen Historiaurrea Saileko kide aktibo izaten.

Egun, Jesus Tapiarekin batera, Lastur haranaren Historiaurre Berrieneko populaketari buruzko proiektu bat zuzentzen du. Bere irakasle- eta dibulgazio-jardueran, Neolitikoari buruzko kongresuetara eta mintegietara eta jendeari, oro har, zuzendutako Historiaurreko ikastaroetara bertaratzean da.