Nafarroako Gobernuak eta Aranzadik Gerra Zibileko biktimen deshobiratzeei buruzko hitzarmena sinatu dute

Antropologia / desobiratzeak, Gerra Zibila

Asteazkena, 2016eko martxoaren 16a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak 2016.urtean zehar deshobiratze plan berri bat eramango dute aurrera, martxoaren 15ean asteartean Ana Ollo, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Presidenteak Francisco Etxeberriak sinatutako hitzarmena dioen bezala.

HItzarmen hau "biktimen egia, justizia eta erreparazioan oinarritutako memoria historikoari buruzko politika berrietan oinarritzen da" eta elkarteari 100.000 euro emango dizkio horren inguruan ikertzeko, dokumentatzeko eta " Gerra Zibilean desagertutako gorpuzkiak berreskuratzeko".