Nicole Lambacher

Ubide, Bizkaia, 1986

Antropologia

Espezialitatea

Biografia

Antropologia Zientzietan lizentziatua Bolognako Unibertsitatean (2009) eta Antropologia Fisikoan masterra Bournemoutheko Unibertsitatean (2015). 2018tik Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Saileko ikertzailea da.

Gaur egun, auzitegi-antropologo lanak egiten ditu, eta Desagertutako Pertsonen Nazioarteko Batzordearen hainbat programatan murgilduta dago, tokiko adituak mentoria eta ikastaro espezializatuen bidez laguntzen eta gaitzen. Auzitegiko Analisian doktoregaiak hezur nahasien analisian sakondu du: gizabanako kopuru minimoaren kalkulua; eta indibiduoen bereizketa, teknika desberdinak erabiliz.

Aurreko fase profesional batean, Espainiako Gerra Zibiletik etorritako gorpuzkiak aztertzen aritu zen, eta nazioarteko hainbat talderekin lan egin du (Auzitegi Antropologiako Peruko Taldea, Auzitegiko Antropologiako Argentinako Taldea, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea, Cranfieldeko Unibertsitatea), giza eskubideen urraketen ondoriozko giza gorpuzkiak berreskuratzearekin eta aztertzearekin lotutako hainbat proiektutan.

Ibilbidea

  • 2009
    Antropologia Zientzietan lizenziatua (Alma Mater Studiorum, Universidad de Bologna, IT).
  • 2015
    Antropologia Fisikoko masterra (Universidad de Bournemouth, UK).
  • Desde 2016
    Antropologo fisiko eta forentse gisa lan egiten du hainbat herrialdetan eta talde desberdinekin.
  • Desde 2018
    Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Saileko ikertzailea.
  • Desde 2020
    Auzitegiko Analisiko doktoretzan inskribatua (Universidad del País Vasco, ES).
  • Desde 2021
    Auzitegiko antropologoa Desagertutako Pertsonen Nazioarteko Batzordeko Arkeologia eta Antropologia Sailean.