
Oihane Mendizabal Sandonís

Donostia-San Sebastián, 1992
Espezialitatea
Euskal Herriko Antzinaroko arkeologia
Biografia
Oihane Mendizabal Sandonís (Donostia, 1992) Historian graduatua da UPV/EHU-ko Letren Fakultatean. Horren ostean bi master egin zituen unibertsitate berean: “Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa” eta “Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestaketa”. 2011. urtean izan zuen Aranzadirekin lehen hartu-emana, Amaiurko Gazteluko indusketa arkeologikoan boluntario gisa. 2017az geroztik lanean dihardu Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatzen duen Pirinioetako Galtzada Erromatarraren proiektuan. Halaber, 2019az geroztik Pirinio mendebaldeko lurraldeko erromatartze prozesuari buruzko doktoretza tesia egiten ari da Eusko Jaurlaritzako Doktoretza Aurreko beka bati esker.
Ibilbidea
- 2011
Lehen hartu-emana Aranzadi Zientzia Elkartearekin Amaiurko Gazteluaren indusketa arkeologian boluntario gisa parte hartuta. - 2014
Historian Graduatua EHUko Letren Fakultatean (Gasteiz), Euskal Herriko Historian espezializatua. - 2017
Zalduako eta Artziko aztarnategi arkeologikoen kozuzendaritzan (2017-2021). - 2019
Antzinaroko Ibañetako lepoko eta Urrobi ibarreko lurraldearen ikerketa arkeologikoari buruzko tesiaren hasiera EHUn, Eusko Jaurlaritzako Doktoretza Aurreko bekarekin.