PASAIA: Proiekzioa + Hitzaldia
Ordua
19:00
Tokia
San Telmo Museoa
Salneurria
Doan
2021ean Giulia Grossmannek zuzendutako eta Kidamek eta La Maison Marieniak koproduzitutako 22 minututako dokumentala. PASAIA obrak euskal tradizioan islaturik geratu den negutik udaberrirako trantsizioaren garrantziaz hitz egiten digu. Esplorazio zinematografiko honek beste mundu batera garamatza, non euskal mitologia paisaia atenporalekin nahasten den. Ohiturak eta sinesmenak inauterietako erritual batean bat egiten dute, denboraren zikloaren sinbolo bihurtuz.
Hizlariak:
GIULIA GROSSMAN - Zinemagilea eta dokumentalaren zuzendaria
NORA FANGEL-GUSTAVSON - Hizkuntzalaria eta dokumentalaren zuzendaritza-laguntzailea
THOMAS LOYATHO - Artista bisuala eta dokumentaleko antzezlea
