Mallorcan dagoen Porreres hirian aurkitutako 14 gorpu euren senideei itzuli zaie

Antropologia

Astelehena, 2018eko urtarrilaren 15a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Gobernuak abenduaren 2an azaldu zuen zientifikoki 14 errepresaliatuen gorpuak identifikatu zirela. Identifikazio hauek familien DNAren laginei esker lortu da. Guztiak erailak izan ziren 1936 eta 1937 urte bitartean.

Identifikatuen artean politikoak, sindikalistak eta alkateak daude, besteak beste. Egin zen ekitaldian Francina Armengol Gobernuaren lehendakaria eta Baltasar Picornell Parlamentuko lehendakariak egon ziren. Armengolek esan zuen igandean "justia egin zela" eta boluntarioen eta profesionalen lana onartu zuen.

Porreres hobia

Porreres hobia 2016. urtean legea martxan jarri zenetik ireki den lehenengoa izan da. Aranzadi Zientzia Elkarteak 49 gorpu atera zituen eta 91 familiekin jarri zen harremanetan identifikazioa egiteko. Aranzadiren txostenak dio denak tiro batez erailak izan zirela 36 eta 37 urte bitartean.

Gobernuak beste bigarren fase bat egitea aurreikusi du.