Porreresko hilerriko hobien hiru biktima berri identifikatu dituzte
Asteazkena, 2021eko urriaren 6a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Pasa den otsailean Porrereseko hobietan Aranzadiko talde teknikoak egindako bigarren kanpainan, hiru biktima berri identifikatu dituzte, aurkitutako aztarnen azterketa genetikoaren ondorioz.
Miquel Pascual Quetglas, Bartolomé Matas Alemán eta Jordi Colom Estarellas dira, eta haien gorpuzkiak 11. hobian aurkitu.
Hiru identifikazioak bide patrilinealetik egin dira, hau da, ondorengo senideei aitaren bidez jasotako laginetatik.