San Anton mendiko dibertsitate fungikoa

Babeslea:

Sociedad de ciencias Aranzadi Getariako Udala
San Anton mendiko dibertsitate fungikoa  ezagutzeko proiektua.

Mikologia / Espezieen identifikazioa

Abian

Proiektu honek honako helburuak ditu:

  • Ikerketa metodoari jarraituz, San Anton mendian dagoen onddoen dibertsitatea identifikatu, aztertu eta lortutako ondorioak komunikatu.
  • Kontserbazioaren ikuspegitik interesgarriak diren espezie fungikoak aztertzea eta baloratzea. Horrela, ondoren, IUCN erakundeko Zerrenda Gorrian azaltzen diren espezieen jarraipena egiteko proposamenak egin.

Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologia departamentuak San Anton mendiko onddoen dibertsitatea aztergai jarri du:

  • Mikologiaren ezagutza sustatzeko asmoz.
  • Gure ingurunea ikertuz, erakundeei eta pertsonei zientzia mikologiko eta biodibertsitatearen inguruan lortutako ezagutza horiek komunikatzeko.

Lortzen ari garen ondorioak:

  • Mikologia Sailak, 2020. urtean ikerketari ekin zion eta egungo emaitzak kontuan hartuta (2024-05-31), San Anton mendiak onddoen dibertsitate handia duela adieraz daiteke.

Gliophorus psittacinus (onddo ez likenizatua) ------------------------- Anaptychia runcinata (onddo likenizatua)

  • Egun, 519 espezie inguru identifikatu ditugu, %82a onddo ez likenizatuak; %17,5a likenak eta %1,5 myxomycete taldekoak.
  • Datu horiek garrantzitsuak izanik, proiektuaren fase honetan San Anton mendiko dibertsitate fungiko erreala ezagutzeko ikerketa gehiago egin beharko lirateke.

Proiektuarekin lotutakoak:

  • Era berean, ikusi da ere San Anton ingurua bere kudeaketa bereziagatik, interes handiko eremua dela onddo espezie kritikoak (IUCN Zerrenda Gorria) kontserbatzeko eta jarraipena egiteko.

Neohygrocybe nitrata *

* IUCN Red List category and criteria VU (Vulnerable A2c+3c+4c)

  • iNaturalist plataforma erabili dugu ere, “San Anton BIO monton” on-lineko proiektua sortuz. Aplikazio hau edozein eremutan erabil daiteke eta bizidun desberdinen behaketak egiteko balio duen tresna digitala da. Aplikazio hau mundu osoan erabiltzen da biodibertsitate datuak lortzeko. Alde batetik, edozein pertsonak edo herritarrok erabil dezake behaketak prozesatzeko eta San Anton inguruko natur aberastasunaz oinarrizko informazioa eskuratzeko tresna baliagarria eta eraginkorra izan daiteke bestetik.
  • Proiektuaren lorpenak bistaratzeko eta komunitate zientifikoaren eskura jartzeko, lortzen ari garen datu guztiak GBIF mundu mailako biodibertsitate datu basera pasatzen ari gara.