Suberri Matelo Mitxelena
Oiartzun, 1992
Espezialitatea
Ondare materiala eta museografia
Biografia
Historian graduatu zen 2014an eta ordutik ondarearen arloko ikasketak egin ditu, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateko Ondare Eraikia Zaharberritzeko, Birgaitzeko eta Kudeatzeko Masterra. Gradu eta master amaierako bere lanek ondare industrial-etnografikoa jorratu dute batik bat.
2016an Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen Etnografia Prestakuntza Bekaren onuraduna izan zen, Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan Ondare Etnografikoan trebatuz. Beka amaitu ondoren Aranzadiko Etnografia Sailean sartu zen, baina dagoeneko 2011tik egon da elkartearekin boluntario moduan indusketa arkeologikoetan. Sailean, ondarea katalogatzea eta zabaltzea da bere zeregin nagusia. Hala, 2018an Luzaide/Valcarloseko 778 Erakusketa Zentroa komisariatu zuen, historiari, folkloreari eta etnografiari buruzko erakusketak prestatuz; ordutik, ondareari loturiko hainbat proiektu kudeatu ditu.
Trayectoria
- 2016
Ikasketak amaitzen ditu Euskal Herriko Unibertsitatean Historian graduatuz eta Ondare Eraikia Zaharberritzeko, Birgaitzeko eta Kudeatzeko Masterra eginez. - 2016
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen Etnografia Prestakuntza Bekaren onuraduna da, Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan Ondare Etnografikoan trebatuz. - 2017
Artikutzako Trena liburua argitaratzen du Antton Mendizabalekin batera, master amaierako lanean egindako ikerketak jasoaz. - 2018
Luzaideko 778 Erakusketa Zentroko komisarioa da eta historiari, folkloreari eta etnografiari buruzko erakusketak sortzen ditu bertan. - 2019
Fermin Leizaolaren Bilduma Etnografikoa katalogatzeko eta zabaltzeko proiektua hasten du.
https://www.youtube.com/watch?v=rVk0Qt8ovS8
https://www.youtube.com/watch?v=jJUf9PoFJz0
https://historiastren.blogspot.com/2017/08/artikutzako-trena.html
https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=6818536
https://www.diariovasco.com/culturas/amaiur-euskal-herritarren-20210808131018-nt.html