Tailer partehartzailea Geltoki bizia
Maider de la Fuente eta María Zufiaur arkitektoek gidatuko dute familientzako tailer hau, Alberto Castro eta Bea Díaz, Aranzadiko biologo taldearekin batera (Entomologia saila)
Geltoki bizia lanak atseden hartzeko eta behatzeko geldialdia eskaintzen die hainbat espezieri.
Eskultura bizi gisa pentsatuta, lasaitasun espazio bat sortzen du normalean oharkabean igarotzen diren baina hirian bizi eta aberasten duten izaki txikiak goratzeko eta ikusarazteko.
Jarduera hau Urban Fauna Resort proiektuaren barruan kokatzen da, Donostiako parkeetan intsektuen babesleku izango diren instalazio artistikoak egiteko deialdi irekia.
Urban Fauna Resort Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Chillida Leku museoaren arteko lankidetza da, eta Biartekomugi proiektuaren barruan kokatzen da, zientzia, artea, teknologia, mugikortasun aktiboa eta herritarren parte-hartzea uztartzen dituen esperientzia eraldatzailea.
Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da email honetan izena ematea: education@museochillidaleku.com