Tailer partehartzailea 'Walls into Porous Boundaries'

16
iraila 2026
Asteazkena

Ordua

18:00

Tokia

Cristina Enea parkea

Salneurria

Nekane Azpiazu arkitektoak gidatuko du tailerra, gure hirietan bizi diren izaki bizidunekin nola erlazionatzen garen hausnartzeko, Carlos Cabido Aranzadiko biologoerekin elkarlanean (Herpetologia saila)

Jarduera hau Urban Fauna Resort proiektuaren barruan kokatzen da, Donostiako parkeetan intsektuen babesleku izango diren instalazio artistikoak egiteko deialdi irekia.

Walls into Porous Boundaries, deialdiaren irabazlea, harresi porotsua da, hiritarra eta naturala dena lotu nahi dituena, eta hainbat espezieri bertan bizitzeko aukera ematen diena, bizikidetza-modu sentikorragoak irudikatzeko helburuarekin.

Urban Fauna Resort Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Chillida Leku museoaren arteko lankidetza da, eta Biartekomugi proiektuaren barruan kokatzen da, zientzia, artea, teknologia, mugikortasun aktiboa eta herritarren parte-hartzea uztartzen dituen esperientzia eraldatzailea.

Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da email honetan izena ematea: education@museochillidaleku.com