Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak Txio bat putzuan ekimenari jarraipena eman nahi dio Txio bat basoan proiektuarekin. Horrela, herritarrak, sare sozialak eta zientzia lotzen jarraitu nahi da. Sare sozialetan dabiltzanengana hurreratu nahi du, eta landareen itsutasunari modu aktiboan aurre egin.
Horretarako, Aranzadiko botanikoek Gure Basoak liburuko espezieak izango dira aitzakia eta gure basoetako dibertsitatea ezagutara emango da parte hartzaileen ekarpenak tarteko. Ordainetan, espezie horietako bakoitzaren informazioa helaraziko zaizue Botanika sailetik.
Dagoeneko hasi dira lehenengo zuhaitzak esnatzen eta hasi gara lehenengo loraldiak ikusten beraz, orain hasi eta ekaina arte gure basoetako biodibertsitatea aztertzen arituko gara. Landareak erraz identifikatu ahal izango dituzue horien ilustrazioak eskura jarriko baitizkizue Raúl Domínguez Pazo ilustratzaileak.
Hori dela eta, proiektua egin ahal izateko, Twitter eta Instagram sare sozialetan #txiobatbasoan traola sortu da, eta parte hartzaile guztiak asteko espeziearen argazkiak bidaltzera gonbidatzen ditugu, betiere pauso hauek jarraituta:
- Aste bakoitzean dagokion espeziea aurkitutakoan bi argazki atera behar dira, landarearena (hostoa, lorea, enborra,…) eta ingurunearena.
- Ondoren, lokalizazioa edo UTM koordenadak hartuko dira, eta herriaren izena jarri.
- Txio bat idatziko da, bi argazkiak eta lokalizazioa jarrita, eta #txiobatbasoan traolarekin.
Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak, sare sozialetan jasotako datuekin gure basoen dibertsitate mapa sortuko du, eta sare sozialetan zintzilikatu, edonorentzat eskuragarri izan dadin. Era berean, landareen fenologiaren aldaketak ere ikusi ahalko dira. Lekuan-lekuko loraketak, hosto ateratzeak,… ikusita.
Proiektu honekin, herritarrak ingurumenean barneratu nahi dira, eta landareen mundua, biologia eta kontserbazio egoera haien artean ezagutarazi.
Hilabete hauetan, beraz, Euskal Herriko hainbat puntutan, txio bat basoan sortuko dugu, zientziaren eta landareen dibulgazioan herritarrak bete-betean murgiltzeko.