#txiobatputzuan erronka bueltan da: lagundu baso-igel gorrien Euskal Herriko banaketa mapa osatzen
Herpetologia / Hiritar zientzia, Espezieen jarraipena
Asteartea, 2023eko urriaren 24a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 2 minutu
Azkenik, udazkenaren berezko eguraldia iritsi da, izan ditugun egun beroen ondoren. Animalia batzuek, anfibioek adibidez, udazkeneko tenperatura hauek behar dituzte ugalketarako. Anfibioak klimarekiko mendekotasun handia duten animaliak dira, beraz, krisi klimatikoak gehien kaltetuko dituenetakoak izango direla aurreikusten da. Ondorio hauek ekiditzeko, beharrezkoa da krisi klimatikoak nola eragiten dien jakitea.
Gaur, klima aldaketaren nazioarteko eguna da, eta Herpetologia Sailetik #txiobatputzuan twiterren jarri dugu martxan. Egitasmo honen helburua Krisi Klimatikoak irudiaren igelari nola eragin diezaiokeen hobeto ezagutzeko da. Lagunduko diguzu? Zabaldu eta parte hartu!
Baso-igel gorria dagoeneko hasi da arrautzak gure mendietako putzuetan erruten. Arrautzez beteriko poltsa lirdingatsuak jartzen ditu. Ezagutzen dituzu, ezta? Zure inguruan ikusi izan dituzu. Baietz? Ba, hau da #txiobatputzuan proiektuan eskatzen duguna:
Errute bat ikusten baduzu, egin:
- Argazkia erruteari.
- Argazkia errutea dagoen putzuari bere osotasunean.
- Ubikazioa (maps bidez) edota utm koordenatuak hartu eta udalerriaren izena ere jarri!
- Txio bat bidali #txiobatputzuan traolarekin!!!
#txiobatputzuan parte hartzen baduzu, klima-aldaketa horiek espezie horretan zer eragin duten jakiteko ezinbesteko datuak biltzen lagunduko diguzu.
Mila esker!