Urumea Zena eta Dena Urumeako basoak

Arkeologia, Etnografia, Herpetologia

Asteazkena, 2023eko azaroaren 1a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Urumea zena eta dena II. hitzaldi ziklo honetan Urumeako basoak izango ditugu hizpide

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Hernaniko Udalarekin batera hiru hitzaldiko zikloa antolatu du azaroaren 2rako. Hitzaldi bakoitzak 15 minutuko luzapena izango du. Horrela, Urumea ibaiak bere historian izan duen bilakaera bertatik bertara ezagutu ahal izango dugu.

Aurtengo honetan Urumeako basoak izango dira protagonista eta horretarako hitzaldi hauek emango dira:

  • Urumea bailarako basoaren kudeaketa eta ustiaketa historian zehar Álvaro Aragón, EHUko Historian doktorea.
  • Egurraren bidaia: basotik itsasora, Urumean behera. Miren García, Aranzadiko arkeologoa.
  • Uhandre piriniotarra basoaren babesean. Egoitz Alkorta, Aranzadiko herpetologia saila.

Hitzaldiak Hernaniko Udalak antolatu ditu eta bukaeran Iñaki Sanz-Azkue Aranzadiko biologoak gidatuko du mahai ingurua. HItzaldiak Biteri kultur etxean izango dira arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Hitzaldi horiez gain, azaroaren 4ean, larunbata, familientzako zuzenduta dagoen Papera egiteko tailerra antolatu da Biteri Kultur Etxean 11:00etan. Aranzadiko etnografia saileko adituen zuzendaritzapean. Sarrera doakoa izango da, baina Hernaniko udalean eskuratu behar dira gonbidapenak.