Uztailean botanika saila lanez lepo, eta ez mendian bakarrik ...

Botanika

Asteartea, 2019eko uztailaren 16a — CEST

Irakurketa: 3 minutu

Modu honetako ekintzek berebiziko garrantzia dute, norberaren lanen berri emateaz gainera, beste ikerlari batzuekin elkarlana eta eztabaida sustatze aldera.

Lehenengo kongresua Gironan ospatu zen uztailaren 3-5 artean: XII. Nazioarteko Biltzar Botaniko Piriniar-Kantabriarra. Hiru urtetik bein ospatzen den biltzar honetan (2016an Aranzadik antolatu zuen Bertizen) Pirinioetako eta Kantabriar mendikateko botanikoak biltzen dira, eremu honetako florearen ezagutzan eta kontserbazioan sakontzeko asmoz. Aranzadiko kideek ahozko bi komunikazio aurkeztu zituzten eta hirugarren batetan parte hartu dute:

- Programa PYRCANSEED: conservación de la diversidad florística de las cordilleras pirenaico-cantábricas (GARMENDIA, J., M. OTAMENDI, M. ARRIETA, P. TEJERO, D. GÓMEZ, A. AGUT, J. ZULAIKA & E. BREMAN). Maddi Otamendik aurkeztu zuen eta bertan ekainean aurkeztu genizuen PYRCANSEED proiektuaren inguruko nondik norakoak azaldu zizkien bertan bildutakoei.

- Ameztu Jaizkibel: los marojales cantábricos como herramienta didáctica y divulgativa (Cenoz, i., A. Agirre, M. Gereka, A. Mitxelena & I. Sanz-Azkue). Aranzadiko Iñaki Sanzek (Anaïs Mitxelenaren partehartzearekin) aurkeztu zuen proiektu hezitzaile eta dibulgatibo hau. Proiektu hau Talaia Institutuan (Hondarribia, Gipuzkoa) garatu da 2018-2019 kurtsoan, Zientzia aplikatuetako 4. DBHko ikasteleekin. Helburua izan da ikasleak amezti kantabriarren kontserbazioan modu aktiboan parte hartzea Jaizkibelen. Ikasketa zentroak Aranzadiko eta Foru Aldundiko teknikarien aholkularitza jaso du.

- Le nouvel atlas en ligne de la flores des Pyréneés, une action transfrontaliere dans le cadre de l´Observatoire pyréneén du changement climatique (BARROS, G., M. INFANTE, J. MOLINA, E. HAMDI, G. CORRIOL, G. LARGIER, N. IBAÑEZ, N. NUALART, D. GÓMEZ, J. GARMENDIA, X. FONT, J. NINOT, B. KOMAC & P. HERAS). Conservatoire Botanique National Méditerranéen de Porquerolles-eko Guilhem Barrosek egin zuen aurkezpena, FLORAPYR proiektuko lan-taldaren izenean, eta pirinioetako floraren atlas berriko aplikazioaren diseinatzaile bezala. Lan-talde horretan parte hartzen du Aranzadiko Botanika sailak, Joseba Garmendiaren ardurapean. Komunikazio honen helburua izan zen Pirinioetako atlas berriaren aurkezpen ofiziala egitea.

Bestalde, uztailaren 9-12 bitartean, Granadan ospatu zen SEBiCoPen IX. Landareen Kontserbazio Biologiaren Kongresua. Bi urtetik behin ospatzen den kongresu honetan nazioarteko 200 botaniko baina gehiagok parte hartu zuten, eta landare dibertsitatearen kontserbazioan dauden erronkei erantzutea du helburu nagusia. Bertan, poster bat aurkeztu zuen botanika sailak:

- Superando fronteras: criterios y dificultades para la selección de las plantas pirenaicas prioritarias para la conservación (GARMENDIA ALTUNA, J., D. GÓMEZ GARCÍA, M. LORDA LÓPEZ, J. PERALTA DE ANDRÉS, J.L. REMÓN ALDABE & T. GIL GIL).

Komunikazio horretan, Pirinioetako eskualde biogeografikoaren kontserbaziorako ardura handieneko landare espezieak identifikatzeko erabili den metodologia eta emaitzak aurkeztu dira. Lan hau, FLORAPYR proiektuaren barruan gauzatu dugu, Nafarroako eta Aragoako beste botaniko batzuekin batera.