Virginia García Pena

Pasai Donibane, 1979

Astronomia

Espezialitatea
Kultura zientifikoaren sustapena

Biografia

Aranzadi Zientzia Elkarteko bazkide aktiboa, dibulgazio- eta hezkuntza-proiektuak garatzen dituena. 2016an sartu zen Zuzendaritza Batzordean, eta Astronomia Departamentua zuzendu zuen 2018 eta 2023 artean. Zortzi urtez aritu zen planetarista lanetan Eureka! Zientzia Museoa, non kultura zientifikoa sustatzeko jarduerak ere koordinatzen zituen. Aranzadin bereziki laguntzen du tailerrak antolatzen eta helduentzako, gazteentzako eta haurrentzako ikastaroak ematen. Giza-kulltur teknikari prestakuntza du, eta bazterketa-arriskuan dauden kolektiboentzako gizarte-hezkuntzan eta kultura-proiektu eta -espazioen kudeaketan espezializatu da.

2021az geroztik, Espainiako Astronomia Elkarteen Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kide da, eta federazio horrek sustatutako Astronomia Emakumeen Taldeko kide. 2024an, Donostian Espainiako Astronomia Elkartearen IV. Astronomia Proam Kongresua koordinatu zuen, eta Madrilen egiten ari den Astronomiari buruzko XXVI. Estatu Kongresuko Batzorde Zientifikoan parte da.