Ziraba, urtebete martxan!
Ostirala, 2015eko urtarrilaren 23a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Aranzadi, Dobera Euskara Elkartea, Hernaniko Kronika, Hernaniko Udala, Ereñotzuko Auzo Udala, eta Gipuzkoako Foru Aldundia elkarlanean ibili dira hasieratik. 2013ko urrian, Zepadiko zabalean hiru putzu eraiki ziren auzolanean, eta hezegunea sortu, handik aurrera prioektuaren ardatz bihurtuko zen gunea hain zuzen ere. Horren inguruan Ereñotzuko eskolako unitate didaktikoa, irteerak, hitzaldiak, tokiko euskera berreskuratzeko jarduerak eta beste hainbat ekintza burutu dira.
Honi esker Hernaniko natura eta herritarrak elkarri gerturatzea lortu da; Epeleko putzua landare eta animaliz bete da eta Ereñotzuko txikienei ingurugiroarekiko harra piztu zaie; Euskarari garrantzia eman zaio, Doberaren laguntzaz Hernaniko izenak bildu direlako: ingelak, ziraba, arrobiyua, zapottikiya; Hernaniko Kronikak 14 fitxa argitaratu ditu 2014an, herriko espezie arruntenak zein diren ezagutarazteko eta herritarrak inguruko naturan hezteko. Bideo bat prestatu dute Zepadiko putzuaren eboluzioa erakusten duena.
2015erako erronkak
Ziraba proiektua Facebook-en jarraitu daiteke, eta urtebeteko lana islatzeko bideoa prestatu dute.

- Putzuzar iturria berrituko dute urtarrilaren 31n, eta horretarako auzolana deitu dute (izena emateko, Ereñotzuko Auzo Udalean). Putzu txiki-txiki batzuek ere egingo dituzte iturriaren azpian, eta horiek dira hain zuzen, ingel, zapo, arrobiyo eta abarrentzakoak.
- Inbentarioa osatu egin nahi dute, Hernanin dauden anfibio eta narrastiei buruzkoa.
- Liburuxka bat argitaratuko da, Hernaniko anfibio eta narrasti espezieen fitxekin. Lehen Kronikan labur egin den gisara, modu zabalago batean, eta informazio gehiagorekin liburuxka aterako da 2015ean.
- Ereñotzuko eskolan inplementatu den unitate didaktikoa moldatu egingo da, beste udalerrietan erabiltzeko aproposa izan daitekeelako.
Ziraba proiektua Facebook-en jarraitu daiteke, eta urtebeteko lana islatzeko bideoa prestatu dute.