Botanika Sailak praktikak eskeintzen ditu ikerketa lan alor ezberdinetan
Osteguna, 2015eko abenduaren 10a — CEST
Irakurketa: 3 minutu
Honako lan alorretan zuzenduak izango dira botanika praktikak:
1. ARAN HERBARIOA ETA DATU BASEA
- ZEINI ZUZENDUA:
- Biologia edo Natur Zientzietan goi mailako ikasketak dituenari edo landare bildumen eta datu baseen kudeaketan interesa duenari. Botanikako oinarrizko jakintzak lagungarriak izango dira.
- IRAUPENA:
- 2016eko otsaila eta martxoa (jarraipena izateko aukera).
- NON:
- Lanerako bulegoa eta Herbarioa Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzan aurkitzen dira, Donostian.
- Mendiko lana: batik bat Euskal Herria eta zenbaitetan inguruko lurraldeak (Aragoa, Kantabria, Soria…).
2. EUSKAL HERRIKO LANDARE MEHATXATUEN ETA INTERESEZKO LANDAREEN EX SITU KONTSERBAZIORAKO EKIMENAK
- NORI ZUZENDUA:
- Biologia eta Natur Zientzien graduko ikasleei zuzendua. Botanikako oinarrizko jakintzak lagungarriak izango dira.
- IRAUPENA:
- Ez du iraupen zehatzik. Proiektua martxan denez edozein momentutan has daitezke praktikak.
- NON:
- Laborategiko lana: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landareen Germoplasma Bankuan: Fraisoroko Nekazal Laborategia (Zizurkil) , Arizmendiko Mintegia (Urnieta) eta iturraran Lorategi Botanikoa (Pagoeta, Aia).
- Mendiko lana: batik bat Euskal Herria eta baliteke beste lurraldea batzuetan ere lan egin behar izatea (Aragoa, Kantabria, Soria…).
3. "GALTZEKO ARRISKU LARRIAN" KATALOGATURIKO LANDARE PSAMOFILOEN KULTIBORAKO PROTOKOLOEN GARAPENA
- NORI ZUZENDUA:
- Praktikak: Biologia eta Natur Zientzien graduko ikasleak. Botanikako oinarrizko jakintzak lagungarriak izango dira.
- Gradu amaierako proiektua: Biologia eta Natur Zientzien graduko 4. mailako ikasleak.
- Masterreko proiektua: Natur zientzien alorreko masterreko ikasleak.
- IRAUPENA:
- Gradu amaierako proiektua: otsailetik irailera.
- Masterreko proiektua: otsailetik irailera .
- Praktikak: proiektuak irauten duen epearen barruan.
- NON:
- Laborategiko lana: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landareen Germoplasma Bankuan: Fraisoroko Nekazal Laborategia (Zizurkil) eta Arizmendiko Mintegia (Urnieta).
- Mendiko lana: Iñurritza Biotopo Babestua (Zarautz) eta Urola itsasadarra Kontserbazio Bereziko Eremua (Zumaia).
Prakitiketan interesa dutenek mesedez jarri harremanetan Botanikako Sailarekin: botanika@aranzadi.eus