Elikagaien kontserbazio sistemak bihar San Telmo museoan

Etnografia

Astelehena, 2015eko azaroaren 9a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Hitzordua bihar izango da azarok 11, 19:30etan San Telmo Museoan. Fermin Leizaola, Etnografia Saileko zuendariak hitzaldi bat aurkeztuko du Euskal Herriko elikagaien kontserbazioari buruz. Sistema horien artean, zaharrena gatza eta lehorketa prozesua izango lirateke. Gatza lortzen erraza izan da itsas ondoan zeuden herrientzat. Honez gain, Hastatt (Austria) izeneko gatzazko minei buruz hitz egingo dugu. Leku honetan Brontze Arotik lortzen dute gatza eta orain del 500 urtetik hona enbor zulatuez egindako hodi batzuetatik banatzen dute lortzen duten gesala herri txiki bateraino.


Elikagaien keztaketa beste kontserbazio sistema bat izan daiteke. Teknika hau toki itxietan bizi direnek erabiltzen dute. Kasu honetan, kontserbazioa elikagaiek jasotzen duten kearen laguntzarekin lortzen da eta keak zapore espezifiko bat ematen die elikagaiei, adibidez gazta, arraina edo haragiari. Teknika hau oraindik Kanada edo Eskandinabian erabiltzen da.


Bestalde, hotza sistema modernoagoa da eta zaila itsaso ondoan dauden lurraldeetan lortzen. Elurra, eta beraz, hizotza 1000 metrotik gora lortzen da. Historian zehar, elurtegietara iristea ez zen bide erraza, garraio zaila eta bidaiak gauez egitea suposatzen zuelarik.


Hitzaldi honetan, historian zehar elikagaien kontserbazio sistema hauei eta beste batzuei buruz hitz egingo digu Fermin Leizaolak.


JARDUNALDIEN INFORMAZIOA