Eratostenesen makila - Zientzia Elkarrizketa
Ordua
18:30
Tokia
Eureka Zientzia Museoa
Salneurria
Doan
Dibulgazio-programa honen helburua arlo honetako ikerketarik puntakoena herritarrei hurbiltzea izango da, modu egiazkoan eta publiko orokorrarentzat ulergarriagoan.
Dibulgazio-saio irekiak eta doakoak izango dira, eta 90 minutu inguruko iraupena izango dute. Bertan, hurrengo hilabetean ikusgai egongo den zeruaren deskribapen laburra egingo da. Halaber, objektu astronomiko nabarmenenak aurkeztuko dira, zientzialari herritarrek egindako astrofotografiak aztertuz. Astronomiari eta astronautikari buruzko albiste nabarmenenak komentatuko dira. Virginia García eta Eduardo Zubia, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko kideak, arduratuko dira proiektu hau gauzatzeazGainera, ikertzaileak gonbidatuko dira beren lanei buruz hitz egiteko.
Saioak streaming bidez emango dira eta Youtuben grabatu eta eskeiniko dira, ondoren ikusi nahi dituenarentzat.
ABENDUAK 12 EGITARAUA
Hileko elkarrizketa: Yetli Rosas (DIPC)
Yetli Rosas doktoratu ondoko ikertzailea da DIPCn, galaxien prestakuntzaren eta bilakaeraren arloan. Durham Universityn doktoratu zen eredu kosmologiko hidrodinamikoak lantzen. Gaur egungo ikerketa-ildoen artean, simulazio magneto-hidrodinamikoen bidez barratutako galaxien azterketa nabarmentzen da.
Hileko berria: James Webb teleskopioak Herbig-Haro objektuak ikusi ditu
Duela 70 urte aurkitutakoak, Herbig-Haro objektuen azterketa izar formazioari buruzko ikerketarekin batera joan da. Tresna berriak garatzeak tresna horien izaera hobeto ulertzea ahalbidetu du. Bereziki, Hubble eta Webb teleskopio espazialek beren morfologiaren konplexutasuna erakutsi dute, eta, gainera, George Herbig eta Guillermo Haroren hasierako hipotesiak zehaztasun handiz egiaztatzea ahalbidetu dute.
Bereziki, HH 211ren irudi berriak aztertuko ditugu.
Hileko irudia: Nebulosa ilunak Cefeon
Far Light Teameko gure lagunek Badajozeko Fregenal de la Sierraren urruneko behatokitik Cefeo konstelazioko bi hodei molekularren irudia lortu dute. Objektu horietan etorkizuneko izarrak sortzen hasten dira, eta irudi digitalaren garapenari esker soilik deskribatu ahal izan dira xehetasunez.