Eratostenesen makila - Zientzia Elkarrizketa
Ordua
18:30
Tokia
Eureka Zientzia Museoa
Salneurria
Doan
Dibulgazio-programa honen helburua arlo honetako ikerketarik puntakoena herritarrei hurbiltzea izango da, modu egiazkoan eta publiko orokorrarentzat ulergarriagoan.
Dibulgazio-saio irekiak eta doakoak izango dira, eta 90 minutu inguruko iraupena izango dute. Bertan, hurrengo hilabetean ikusgai egongo den zeruaren deskribapen laburra egingo da. Halaber, objektu astronomiko nabarmenenak aurkeztuko dira, zientzialari herritarrek egindako astrofotografiak aztertuz. Astronomiari eta astronautikari buruzko albiste nabarmenenak komentatuko dira. Virginia García eta Eduardo Zubia, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko kideak, arduratuko dira proiektu hau gauzatzeazGainera, ikertzaileak gonbidatuko dira beren lanei buruz hitz egiteko.
Saioak streaming bidez emango dira eta Youtuben grabatu eta eskeiniko dira, ondoren ikusi nahi dituenarentzat.
APIRILAK 9 EGITARAUA
Hileko elkarrizketa: Silvia Bonoli (Donostia International Physics Center)
Silvia Bonoli DIPCko ikertzailea da, eta zulo beltz supermasiboen eraketa eta bilakaera aztertzen ditu bertan. Berarekin hitz egingo dugu bere ibilbide profesionalari eta parte hartu duen proiektu zientifikoei buruz.
Hileko berria: Zulo beltz supermasiboak
Event Horizon Telescopek M87 zulo beltzaren inguruan 2019an egindako irudiek aldatu egin zuten objektu horiek ulertzeko dugun modua. Duela gutxiko ikerketek hobeto ulertzen laguntzen digute haien izaera eta jatorria. https://eventhorizontelescope.
Hileko irudia: Kometa 12P/Pons-Brooks
Alicia Lozano eta Vicent Peris astrofotografoek aurtengo martxoan lortutako Pons-Brooks kometaren irudiak aurkeztuko ditugu.