Eratostenesen makila - Zientzia Elkarrizketa
Ordua
18:30
Tokia
Eureka Zientzia Museoa
Salneurria
Doan
Dibulgazio-programa honen helburua arlo honetako ikerketarik puntakoena herritarrei hurbiltzea izango da, modu egiazkoan eta publiko orokorrarentzat ulergarriagoan.
Dibulgazio-saio irekiak eta doakoak izango dira, eta 90 minutu inguruko iraupena izango dute. Bertan, hurrengo hilabetean ikusgai egongo den zeruaren deskribapen laburra egingo da. Halaber, objektu astronomiko nabarmenenak aurkeztuko dira, zientzialari herritarrek egindako astrofotografiak aztertuz. Astronomiari eta astronautikari buruzko albiste nabarmenenak komentatuko dira. Virginia García eta Eduardo Zubia, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko kideak, arduratuko dira proiektu hau gauzatzeazGainera, ikertzaileak gonbidatuko dira beren lanei buruz hitz egiteko.
Saioak streaming bidez emango dira eta Youtuben grabatu eta eskeiniko dira, ondoren ikusi nahi dituenarentzat.
MARTXOAK12 EGITARAUA
Hileko elkarrizketa: Ignacio Tanco (Europako Espazio Agentzia)
Ignacio Tanco ingeniari aeronautikoa eta misioen zuzendaria da Europako Espazio Agentzian. Duela gutxi, gurekin hitz egin zuen bere ibilbide profesionalari eta parte hartu duen proiektuei buruz.
Hileko berria: Eguzki-sistemako gorputz txikiak
Misio espazial batzuek Kuiper Gerrikoaren eta Asteroideen Gerrikoaren izaera eta konposizioa ulertzen laguntzen digute. Azken emaitzak aztertuko ditugu.
Hileko irudia: Euskadin EZ da aurorarik ikusten
Duela aste batzuetatik hona tokiko hedabideetan Euskaditik aurora borealak ikusteko aukera aipatzen duten albisteak agertzen ari dira. Zergatik den gezurra azalduko dugu.