Gaueko entzunaldia Tabakaleran: Brekekekex, ko-ax, ko-ax! Ion Garin

12
ekaina 2026
Ostirala

Ordua

21:00

Tokia

Tabakalerako eskailera nagusian

Salneurria

Ion Garin Barrio biologoa, bi hamarkada luzetan zehar Euskal Herriko anfibio eta narrastien ikerketa, kudeaketa eta dibulgazioan aritu izan da. Hau dela eta Brekekekex, ko-ax, ko-ax! soinu-instalazioariaren egileek piza aktibatzeko saio batean parte hartzera gonbidatu zuten.

Hegoaldeko zuhaitz igela (Hyla meridionalis) Euskal Herrian dauden 18 anfibio espezieetatik galzorian dauden 3 espezieetako bat da. Bere banaketa arearen gehiengoa Ipar Euskal Herrian dago, baina isolatuta Mendizorrotzeko mendigunean (Donostia, Usurbil eta Orio artean) populazioa txiki bat bizirik darrai.

Publiko guztientzat zabalik dagoen ekitaldi honetan Ionek espeziearen ezaugarri nagusiak aditzera emango ditu. Horretaz gain espezieren egungo egoera eta martxan jarri diren kontserbazio neurriak eta azalduko ditu.