Ignacio Tanco, hogei urte eguzki-sistema esploratzen

22
urtarrila 2025
Asteazkena

Ordua

19:00

Tokia

Sarobe arte eszenikoa, Urnieta

Salneurria

Doan

Espazioaren eta espazio-bidaien zaleek ezinbesteko hitzordua dute urtarrilaren 22an, Sarobe arte eszenikoen gunean, 19:00etan. Hizlaria Ignacio Tanco urnietarra izango da, ESAko (Europako Espazio Agentzia) barruko eguzki-sistema arloko arlo-burua. Tanco Alemanian bizi da gaur egun, eta eguzki-sistemaren esplorazioan azken hogei urteotan izandako bilakaerari buruzko bere ikuspegia eta esperientzia eskainiko ditu. Ekitaldia Elhuyar Fundazioko Guillermo Roa-k eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Virginia García-k aurkeztuko dute eta generoa maite dutenentzat hitzaldi ahaztezina izango da. Tancoren lehen azalpen baten eta aurkezleen elkarrizketaren ondoren, publikoak nahi dituen galderak egin ahal izango ditu.