Paul Mínguez-Olaondo
Donostia-San Sebastián, 1982
Espezialitatea
Astronomiaren dibulgazioa
Biografia
TECNUN-eko Telekomunikazio ingeniaritzan lizentziatua, Telematikan espezializatua. Aranzadiko jarduneko bazkide da eta 2012az geroztik zuzendaritza batzarreko kidea.
Donostiako zientzia museoa eta Aranzadiren arteko proiektu batean parte hartu zuen, NASAk sustatutako Radio Jove izeneko proiektuan alegia. Proiektuan irrati-teleskopio bat garatu behar izan zuten Jupiterek emititzen zituen irrati-uhinak biltzeko helburuarekin. Gaur egun sailak egiten dituen dibulgazio ekimenetan parte hartzen du aktiboki.