Urumea Zena eta Dena Urumeako bailararen natur eta kultur ondarea hizpide

Botanika, Geologia, Herpetologia / Dibulgazioa, Paisaia kulturala

Asteartea, 2024eko urriaren 29a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Hernaniko Udalarekin batera hiru hitzaldiko zikloa antolatu du azaroaren 7rako. Hitzaldi bakoitzak 15 minutuko luzapena izango du.

Aurtengo honetan Urumeako hidrogeologia eta bertako paisaia aldaketa izango dira protagonista eta horretarako hitzaldi hauek emango dira:

MIREN DEL VAL

Urumea bailararen bilakaera Kuaternarioa: nola aldatu da gaur egun ikusten dugun paisaia azken milioi urteetan?

Geokronologian aditua da, gaur egun doktoretza ikaslea da EHUko Geologia sailean eta aldi berean Burgoseko CENIEHko Geokronologia sailean dihardu teknikari lanetan. Bere ikerketa lerro nagusia Kantauriar isurialdeko bailara flubialen bilakaera Kuaternarioa da, GIS, kartografia eta geomorfologia eta geokronologia metodo ezberdinetan nabarmenduz.

IÑAKI ANTIGUEDAD

Urumea arroa: ibaia ondorio.

Hidrogeologian katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Geodinamika Sailean. Zientzietan doktorea (1986) eta Geologian lizentziaduna (1978) da UPV/EHUn. UPV/EHUko irakaslea da 1979tik.

ARTURO ELOSEGI

Izenik ez duena ere bada. Urumeako landare eta animalia ezezagunak.

EHUko ekologia irakaslea. Erreken biodibertsitatea eta funtzionamendua aztertzen du, eta nola erantzuten duten giza-jardueren aurrean. Administrazioarekin elkarlanean ari da erreken errestaurazioan eta espezie mehatxatuen kontserbazioan.

Hitzaldiak Hernaniko Udalak antolatu ditu eta bukaeran Iñaki Sanz-Azkue Aranzadiko biologoak gidatuko du mahai ingurua. HItzaldiak Biteri kultur etxean izango dira arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Aurten gainera, Hernaniko Udalaren youtube kanaletik ikusi ahal izango da streaming-ean.