Biografia
EHUn Biologian lizentziatua (2007) eta Aranzadi botanika Saileko kidea da 2009tik.
Bere lanak Gipuzkoako lurraldean gauzatu ditu batik bat: kostaldeko flora eta habitaten egoeraren azterketan parte hartu du, Landare Germoplasma Bankuaren lanetan aritu da eta EAEko landare paisaiaren dinamika monitorizatzen lan egin du.
Azken urteotan, hainbat udalerrietarako ondare naturalari buruzko azterlan eta kudeaketa lanetan, flora inbaditzailearen kontrol lanetan eta flora mehatxatuaren jarraipen lanetan aritu da. Horrekin batera, natura eta hezkuntza uztartzen dituzten proiektuak sortu eta aurrera eraman ditu.
Aurreko etapa profesionalean ingurumen hezkuntzarekin eta lorategi botanikoen kudeaketarekin lotutako lanak garatu ditu.
Ibilbidea
- 2007
Biologian lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea). - 2007-2020
Lurreko eta itsasoko biodibertsitatea eta kontserbazioarekin erlazionatutako hainbat ikastaro. - 2009
- Ingurumen hezitzailea (Lurraska Ingurugiro Zentroa).
- 2009
Aranzadi Zientzia Elkartean Botanika Saileko ikertzailea eta bazkide aktiboa. - 2017
Basoeskola Metodologian Formakuntza (Kutxa ekogunea).