Astronomia bilkura

Astronomia / Behaketa astronomikoa

Hiritar astronomia topaketa 2025

3
urria 2025
Ostirala
4
iraila 2025
Osteguna

Ordua

Tokia

Tabakalera

Salneurria

Doan

Medialab Tabakalerak urtero antolatzen duen Herritar Astronomia Topaketa Astronomia Hiritarra talde irekiaren jardueratik sortu zen, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia sailarekin lankidetzaren emaitza dena.

Topaketa 2017az geroztik egiten da, orotariko publikoentzako gune ireki gisa. Lantegi praktikoak, solasaldiak eta behaketa astronomikoak uztartzen ditu, eta parte-hartzaileei zientziara modu praktiko eta partehartzailean hurbiltzeko aukera ematen die. Ekimen hau herritar- zientzian interesa duten pertsonen eta astronomia zaleen elkarteen eta taldeen topagune izateko helburua du.

Aurtengo topaketaren gai nagusia Eguzkia izango da, eta partehartzaileak hori hainbat ikuspegitatik behatzen ahaleginduko dira, haren funtzionamendua, eguzki-sisteman duen eragina eta Lurreko bizitzan duen funtsezko zeregina ulertzeko. Hitzaldien eta behaketa baten bidez, izar honi buruz gehiago ezagutuko dugu: bere poloak, eguzki-haizea, eguzki-leherketak, materia-eiekzioak, heliosfera edo eguzkiaren aktibitate-zikloak. Topaketan, halaber, Astronomia Herritarra Talde Irekiak urtean zehar Medialab-en egiten dituen proiektu batzuk ere erakutsiko dira.

Egitaraua

Urriak 3, 19:00, Z Aretoa– Solar Orbiter: eguzkia, gertutik, José Luis Pellón eta Javier Rodríguez Pacheco

Eguzkia Lurreko bizitza posible egiten duen izarra da, baina oraindik sekretu asko gordetzen ditu. Horiek argitzeko, Europako Espazio Agentziak (ESA) Solar Orbiter misioa abiarazi zuen 2020an, Eguzkira orain arteko Europako beste edozein satelite baino gehiago hurbiltzeko diseinatutako espazio-ontzia. Gure izarrak nola funtzionatzen duen eta Eguzki-Sistema osoan nola eragiten duen ulertzen laguntzea du helburu. Horretarako, Solar Orbiter-ek honako helburu hauek ditu: Eguzkiari ikuspegi berrietatik begiratzea, inoiz gertutik ikusi ez diren poloak barne; eguzki-haizea aztertzea, eguzki-leherketak eta materia-eiekzioak behatzea, heliosfera esploratzea eta eguzki-jardueraren zikloak hobeto ezagutzea, Eguzkia bezalako izar batek Lurreko bizitza ahalbidetzen duten baldintzak nola sortzen eta mantentzen dituen sakon ulertzeko.

Urriak 3, 21:30, Zinea– Calar Altoko teleskopioarekin konexioa, Itziar Garate Lopez - IZEN-EMATEAK

Tabakalerara sarrera Andre Zigarrogileen plazatik izango da.

Jarduera honetan ikus-entzuleek behaketa astronomiko batean parte hartzeko aukera izango dute, astronomia profesionalak biltzen dituen hainbat alderdiri buruzko ezagutza eskuratuz. Almerian dagoen Calar Alto behatokiko 1.23 metroko diametroa duen teleskopio profesionala urrunezko kontrolaz erabiliko da, iluntzean zeruan ikus ditzakegun objektuak behatzeko, hala nola, galaxiak, nebulosak eta planetak.

*Jarduera bertan behera geratu daiteke Almerian euria egiten badu edo zerua lainotuta baldin badago.

Urriak 4, 11:00, Medialab – Tailerra: Eguzki Sistema pop-up liburu batean, Virginia Garcia - IZEN EMATEAK

Familiak +5 urte

Unibertsoa planetaz, ilargiz eta izarrez beteta dago eta familian esplora dezakegu sormenaren bidez.

Lantegi honetan Eguzki Sistemaren sekretuetan murgilduko gara: bertako planetak, mugimenduak eta bitxikeria harrigarri batzuk ezagutuko ditugu. Ondoren, familia bakoitzak bere pop-up liburua sortu ahal izango du, hiru dimentsioko koaderno bat, non planetek bizia hartzen duten orriak zabaltzean.